Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak eta errezitaldiak izango dira ikusgai Euskal Museoan
Hogeita hamaikagarrenez, Literatur Solasaldiak antolatu dituzte Baionako Euskal Museoan maiatzaren 12rako eta 13rako. Hilaren 12an arratsaldeko 18:30ean hasiko dira Maiatz aldizkariaren 60. zenbakiaren aurkezpenarekin, eta biharamunean 20:30ean Itxaro Bordaren Zure hatsaren ez galtzeko errezitaldiak emango die amaiera. Hona, bi egun horietan zehar Baionako Euskal Museoan ikusgai izango dena:
Maiatzak 12, asteartea
18:30 Maiatz aldizkariaren 60. zenbakiaren aurkezpena.
18:45 Joseba Aurkenerenaren Kaskarin baten kontakizunak liburuaren aurkezpena.
19:00 Gerla Haundia nola aipa gaiaren inguruan, aurkezpena eta mahai-ingurua, Emilio Lopez Adanek gidatuta:
Patri Urkizuren 1914-1918 lekukoak liburuaren aurkezpena.
Mahai-ingurua Patri Urkizu eta Eneko Bidegainekin.
Maiatzak 13, asteazkena
18:30 Marikita Tanburinen Bi saiakera emazteen izenean liburuaren aurkezpena.
18:45 Eric Dicharryren After Banksy liburuaren aurkezpena.
19:00 Mahai-ingurua Artea eta literatura gaiari buruz, Lucien Etxezaharretak gidatuta: Agurtzane Anduetza, Eric Dicharry, Ttittika Rekalt, Zigor, Josu Jimenez Maia.
20:30 Poesia ikusgarria: Zure hatsaren ez galtzeko, Itxaro Borda eta Itxaso Gutierrezekin.