Goizalde Landabasoren ‘Babeserako kopia’ liburuan oinarritutako errezitaldia

0

Gaur, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian, 19:30ean, Goizalde Landabasok idatzitako Babeserako Kopia lanaren errezitaldia izango da.

Goizalde Landabasok idatzitako Babeserako kopia (2015, Elkar) liburuan oinarrituta poema batzuen errezitaldi musikatua egingo dute Ane Zabalak, Galder Perezek eta Goizalde Landabasok. Poemak hankaz gora jarriko dituzte, suntsitu eta berreraiki.

Babeserako Kopia poesia-bidaiak 50 minutuko iraupena du. Atseden hartzeko eta babesa aurkitzeko beta izango da oroimenaren bidaia horretan.

Goizalde Landabaso idazle deustuarrak urrian aurkeztu zuen Babeserako kopia (Elkar), eta harrezkero hainbat errezitaldu egin ditu han-hemenka. Lanak hiru atal ditu: Izan, Odola, eta denbora. Liburuaren hitzaurrea Harkaitz Canok idatzi du.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments