Aitziber Etxeberriak nobela berria aurkeztuko du hilaren 24an

0

Nomada titulupean kaleratu du zarauztarrak bere hirugarren eleberria

Erein argitaletxeak azaroaren 24rako iragarri du Aitziber Etxeberriaren lan berriaren aurkezpena. Nomada titulupean plazaratu du Zarauzko idazleak bere hirugarren nobela. Aurrekoa, 31 baioneta, orain bederatzi urte kaleratu zuen. Aurkezpena Donostiako Udal Liburutegiko sotoan izango da eguerdiko 12:00etan.

Nomada

Sobietar Batasuneko enbaxadore berriaren etorrerak Nikolay Zaitseven bizimodu lasaia hankaz gora ipini du eta Txotxongilo Antzokiko bere mundu txikitik aterarazi. Hasiera batean pasaportea berritzeko errutinazkoa behar zuen solasaldia, ustekabean denboran luzatzen eta korapilatzen joan den itaunketa sakona bilakatu da, iraganeko heriotza bat argitu nahian.
Intriga, espioitza konplotak eta gudaren oroitzapen oso gertukoak nahasten dituen ezohiko eleberri honetan, informazioa trebeziaz aletzen joango zaigu idazlea, Nikolay Zaitseven moduan, bera ere sekretu guztiak kolpetik ez azaltzeko ahaleginean. Hain zuzen ere, identifikatua eta kontrolatua izatea baita nomadaren egiazko beldurra.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments