AMEZ titulupean aurkeztuko du otsailaren 24an aurkeztuko du Donostian
Alberdania etxeak otsailaren 24rako iragarri du Goiatz Labandiabarren AMEZ liburua. Jorge Giménez Bech editoreak aurkezpenearen bezperetan azaldu duenez, “amez dihardute, nondik edo handik, liburu hau osatzen duten hogeita bat narrazioek. Amei buruz, alegia. Baina baita ama izateko edo ez izateko asmo eta pultsioez. Edo ama izateko edo ez izateko modu askotarikoez, kontraesankorrez. Eta ama izateak edo ez izateak berekin dakarrenaz, edo berekin daramanaz, kasu batean zein bestean akaso betiko…”.








