Eider Rodriguez eta Itxaro Borda, 2021eko 111 Akademiaren Sariko finalistak

0

Akademiakideek ‘Eraikuntzarako materiala’ eta ‘Euri zitalari esker’ lanen artean hautatu behar dute sariduna

2021. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri du. Juan Kruz Igerabideren Doneaneko alaba, Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala, Itxaro Bordaren Euri zitalari esker, Lander Garroren Faith, Irati Goikoetxearen Herriak ez du barkatuko, Kirmen Uriberen Izurdeen aurreko bizitza eta Alberto Ladron Aranaren Mendekuaren hazia izan dira lehian bigarren txandan, lehenengo bueltan boto gehien jaso zuten zazpi obrak, alegia. Bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen % 40 lortu duen lanik ez da izan eta, beraz, boto gehien jaso duten bi obrak aurtengo finalera pasatu dira: Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala eta Itxaro Bordaren Euri zitalari esker. Bi horien artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek apirilaren 24ra bitartean.

Gauzak ondo bidean, Akademiak apirilaren amaieran emango du ezagutzera 2021eko 111 Akademiaren Saria.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments