Haur literaturako bi ale berri aurkeztuko ditu Elkarrek urriaren 19an

0

Iñigo Astizek idatzi eta Mikel Valverdek ilustratutako Kixkur. Pinttoren arreba eta Alaine Agirrek idatzi eta Mar Ferrerok ilustratutako Amaren bila dira Elkar argitaletxeak urriaren 19an aurkeztuko dituen haur literaturako bi ale berriak. Goizeko 11:00etan Donostiako Fermin Kalbeton kaleko Elkar dendan egingo den aurkezpenean izango dira idazle biak, Mikel Valverde eta Antxiñe Mendizabal editorea.

Kixkur. Pinttoren arreba
Pinttok,
abestiko Pintto famatu horrexek
Pintto, Pintto, gure txakurra da ta,
Pintto, Pintto bere izena du
bazuen arreba txiki bat
Kixkur izenekoa.
Hau da bere istorioa.

Amaren bila
Jatekoaren bila joan zen Untxi Ama egun batean eta etxetik ez ateratzeko agindu zion Untxi Txikiri; baina zer uste duzu egin zuela orduan Untxi Txikik? Zulotik irten. Berehalakoan, haizeak haserre egin zuen putz eta etxetik urrutira eraman zuen.
Basoaren magia ezagutuko du Untxi Txikik amaren bila ari dela

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments