Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak Jokin Zaitegi Sariketaren edizio berria aurkeztu dute, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, aurtengo Literaturako Nobel saridunaren, Jon Fosse idazle norvegiarraren Trilogien eleberria (hiru eleberriz osatua) itzularazteko.
Lanak aurkezteko epea abenduaren 31ko gauerdian amaituko da, eta Santi Leonék, Gema Lopez Las Herasek eta Juan Mari Mendizabalek osatutako epaimahaiak 2024ko urtarrila amaitu baino lehen izendatu beharko du irabazlea.
Irabazleak 4.000 euroko saria irabaziko du Trilogien itzultzeko; diruaren erdia jakinarazpena egitean jasoko du, eta beste erdia lan amaitua entregatu ostean. Lan amaitua 2024ko irailaren 31 baino lehen entregatu beharko du Elkar argitaletxean.
Ikus hemen oinarriak osorik.
 



