Mikel Sotok irabazi du Tene Mujika Beka

0

Mikel Soto idazle eta editore ohi iruindarrak irabazi du Tene Mujika beka Jon Miranderi buruzko ikerketa-proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Sotorena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du sarituak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin.

Mirande: Herriminez, ezin-minez izenburua eman dio Sotok bere egitasmoari, eta bertan, duela ia 100 urte jaio eta orain dela mende erdi zendutako idazle paristarra eta haren obra hobeki ezagutzeko giltza batzuk eskaini nahi ditu: batetik, Bretainiarekin eta abertzale bretoiekin izandako harremanak ikertu, Miranderen bilakaeran funtsezkoak izan arren aski ezezagunak baitira euskaldunontzat; bestetik, Miranderen lan ezezagun batzuk topatzen saiatu, batik bat (baina ez soilik) bretoieraz idatziak; eta azkenik, Miranderen biografian hondarreko urteotan egin diren aurkikuntza guztiak bateratu, biografia osatu bat plazaratzeko, publiko zabalarentzat.

Mikel Soto Nolasko (IruƱea, 1978) Historian lizentziatua da eta urtetan izandako editore lanagatik da batik bat ezaguna euskal kulturan, egun irakaskuntzan ari bada ere. Suak pizten direnean poesia-liburua kaleratu zuen 2020an. ā€œDeabruaren eskolaā€ dibulgazio literarioko proiektu digitalean hartzen du parte, eta torturaren salaketako ekintzaile gisa ere badihardu, besteak beste

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments