Zabalik dago Xabier Lizardi Literatura Sarira lanak aurkezteko epea

0

Martxan da, dagoeneko, Xabier Lizardi Literatura Sariaren 43. edizioa, Zarauzko Udalak antolatuta. Sariak haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzea du helburu, eta bi diziplinak urtez urte txandakatzen dira. Aurtengo edizioa haur literatura saria izango da, 7-12 urte arteko irakurleei zuzendutakoa.

Lanak uztailaren 14a bitartean aurkeztu daitezke, bai posta bidez, baita posta elektronikoz ere, oinarrietan aipatzen diren baldintzen arabera, betiere. Irailaren 27an emango du epaiaren berri Yolanda Arrietak, Nerea Loiolak eta Amaia Serranok osatutako epaimahaiak.

Lanek jatorriz euskaraz idatziak izan behar dute, originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak. Partaide bakoitzak lan bat baino gehiago aurkeztu dezake, eta irabazleak 5.500 euro jasoko ditu.

Iazko edizioa irabazlerik gabe uztea erabaki zuen epaimahaiak, aurkeztutako lanek sariketak urteetan izandako mailari eusteko beharrezko kalitaterik ez zutelako. Hori dela eta, ez da aurten ohiko sari-banaketa ekimenik egingo.

Informazio gehiago: www.zarautz.eus

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments