Irailaren 30ean amaituko da Julene Azpeitia ipuin lehiaketara lanak aurkezteko epea

0

Literatur sorkuntza bultzatu asmo duen lehiaketa antolatu du beste urte batez Zumaiako Udalak. Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 37. edizioa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak.

Lanek euskaraz idatziak, originalak eta aurrez argitaratu gabeak izan behar dute. Hiru sari banatuko ditu Zumaiako Udalak: 3.000 euroko saria izango du ipuin irabazleak, 1.500 euroko saria emango diote bigarrenari, eta 1.000 euro jasoko ditu Zumaiako lan onenak.

Ikus hemen oinarriak osorik.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments