Izenburua: Nobio bat nire amarentzat
Idazlea: Castillo Suarez
Ilustratzailea: Iñaki G. Holgado
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2011
Jagoba botika baten gainean bizi da, amarekin. Botikaria baitu ama. Baina amak arazo bat du, Jagobaren iritzian: ez dauka nobiorik. Hortaz, amarentzako nobio bila hasiko da han-hemen, hainbat aukera neurtuz: bere lagun Edortaren aita? Igerilekuko soroslea? Botiken garraiolaria? Azkenean iragarki bat ipiniko du Internet-en, eta hortik aurrera etorriko dira ustekabekoak.
Oso polita. Bertan agertzen den esaldi hau, “gerezi goxo bat bezala, haserre dagoenean ere goxo delako nire ama”, zoragarria iruditu zait. Nik ere gerezi bat izan nahiko nuke.