Mecanografiak

1

Izenburua: Mecanografiak
Idazlea: Harkaitz Cano
Hautaketa: Irati Jimenez
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2018

Idazle batzuk gauza bat egiten dakite eta oso ondo egiten dute, baina beste idazle batzuk gauza asko egiten dakite eta horiek guztiak oso ondo egiten dituzte; Harkaitz Cano bigarren talde horretakoa dugu. Euskal literaturaren azken hamarkadetako erreferentzia nagusienetakoa da Harkaitz eta gure literaturako ipuingilerik oparoenetakoa dugu. Irati Jimenez idazleak Harkaitz Canok idatzitako hamarnaka ipuinen artean genero eta formatu ezberdinetako narraziorik onenak bildu ditu, irakurlearen plazera helburu: mikroipuinak, fantastikoak, errealistak, metaliterarioak, umoretsuak, gordinak, surrealistak, satirikoak…

“Bilduma ez-akademiko bat, koherentziarik galdu gabe egiten saiatu naizena. Irakurle berri batzuk idazle handi baten mundu alegiazkoetara erakarriko ditu, beharbada, eta ezagutzen dutenei akaso irakurri ez dituzten narrazio batzuk ekarri eta beste batzuk gogoratuko dizkie. Deskatalogaturiko radiobiografia batzuk biltzen ditu, euskaraz eman gabeko ipuin bat, prentsan eta lan kolektiboetan barreiatutako narrazio batzuk eta Canoren ipuin liburuetako ale bikainenetako zenbait”.

Gure literaturak daukan idazle osoenetariko, oparoenetariko eta trebeenetariko baten mundu literario berdingabea ezagutzeko eta gozatzeko egindako oparia da antologia hau.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Mutiloa-Aranguren 34.1

Halabeharrak jokatzen du paper miragarri bat batzuetan. Horixe gertatu zait Mecanografiak liburuarekin. Aspalditxoan banindabilen Canoren gibeletik baina ezin harrapatuz, eta ustekabean topatu dut Irati Jimenezek prestatutako Harkaitz Canoren ipuin eta narrazio laburren antologia honetan. Bildumak, egilearen hitzetan, biltzen baititu “beraren narrazio liburu ia guztietatik zerbait…”; “idazle moduan hasi zenetik orain arteko ipuinak …”; “deskatalogaturiko radiobiografia batzuk, euskaraz eman gabeko ipuin bat, prentsan eta lan kolektiboetan barreiatutako narrazio batzuk eta Canoren ipuin liburuetako ale bikainetako zenbait.”
Antologia honen helburua da “haren literaturaren zabalera erakutsi…, eta bilatzen jarraitzeko amua bota ere bai”. Bada, nire kasuan, helburu bikoitz hau bete betean erdietsi du, eta zin degizuet Canoren literatura bila eta bila arituko naizela hemendik goiti, gozamen iturria izanen delakoan, inondik ere.