GEURE GELATIK liburu azoka egingo dute Azkoitian apirileko lehenengo asteburuan

0

Literatura, euskara eta emakumea izango dira protagonista nagusiak

GEURE GELATIK liburu azoka antolatu du Azkoitiko Maxixatzen euskara elkarteak, herriko Udalaren laguntzarekin, apirilaren 1,2 eta 3rako. Ostiralean arratsaldeko 17:30ean Arantxa Urretabizkaiaren ibildeari aitortza egingo diote arratsaldeko 17:30ean; Juan Luis Zabala izango da ekitaldiko aurkezlea. Jarraian, 19:00etan, Amaia Zinkunegiren ‘Otsandreak korrika’ kontaketa izango da ikus-entzungai.

Larunbat goizak Garbiñe Larrearen ‘Sendabelarrek dakitena’ liburuaren aurkezpena (11:00) eta Irati Jimenezen ‘Begiak zabalduzko zaizkizue’ saiakeran oinarrituriko emanaldia (12:00) utziko ditu; eta arratsalderako beste bi liburu aurkezpen programatu dituzte: Eider Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala’ (17:00) eta Goiatz Labandibarren ‘Amez’ (18:00).

Igandean goizeko 11:00etan Gema Lopez azkoitiarrak itzulitako Edna O’Brien-en ‘Landa aldeko neskak’ liburuaren aurkezpena izango da eta ordubete geroago emakumeen idatzitako testuak irakurriko dituzte 25 lagunek.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments