Ura jaten

0

Izenburua: Ura jaten
Idazlea: Maddi Goikoetxea
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2023
Ganbila antzerki bildumako 20. zenbakia

Antzerkiak Euskal Herrian duen prestigio sozial faltaren eragina aztertzea da elkarrizketaz osatutako liburu honen helburuetako bat. Hain zuzen ere, antzerkia modu integralean bizi duten hainbat esperientziatako protagonistak elkarrizketatu ditu egileak: Ximun eta Manex Fuchs, Eneritz Artetxe, Ander Lipus, Amancay GaztaƱaga, Goizane Barroso, Ainara Gurrutxaga, Marise Urruti, Ixabel Etxeberria, Monika Torre, Garazi Lopez de Armentia, Idoia Zabaleta, Amaia Gabilondo, Rita Naveira, Koldo Zelestino eta May Gorostiaga. Elkarrizketon helburua ez da izan haien ibilbideari buruzko itauntze biografiko bat egitea, antzerkiaren adar diferenteak bizi dituzten esperientzietako protagonisten gogoetak jasotzea baizik.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments