Dimisioa

1

Izenburua: Dimisioa
Idazlea: Juan Luis Zabala
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2023

Bukatu da. Gizakiak dimititu egin du eta AGK Agintaritza Global Konputarizatuaren eskuetan gelditu da mundua. Dena da berria hemen: BKS Banakako Konexio Sistema, IZE Ilargiko Zerbitzu Estazioa, ONO Osasun Neurgailu Orokorra, LBG Lurraren Behaketarako Sateliteak, COVID-37 gaitz birikoa… Azkar etxekotu ditu gizakiak, ordea, eta Donostiako kaleetan androide polizien azpitik dabil orain, Arbas haranean bizikleta gainean hegan, Ilargitik jaiotetxearen eraisketa behatzen. Euskal Herri independentea, iritzilari neurolana, zituenik ez zekien umeen aita, Bowieren itzala, Marteko margolari helduaren desira, adimen artifizialaren meneko editorea eta beste gurutzatzen dira, hala, hamabost kontakizun hauetan. Egungo politiken biharko agertoki posibleak dira Juan Luis Zabalak zientzia fikziora egin duen hurbilpenean irudikatu dituenak. Irakurlearen esku dago erabakitzea Dimisioa distopia goxoa den, edo utopia triste eta etsia.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Zapore gazi-gozoa utzi dit Juan Luis Zabalaren azken liburuak. Hamabost ipuinek osatzen dute liburua eta denak independenteak dira, baina haien arteko lotura bat badute. Genero distopikoa da liburu hau, eta ipuin guztiak etorkizuneko gizarte batean kokatzen dira, non ordenagailu erraldoi moduko batek, ‘Agintaritza Global Konputerizatuak’, agintzen duen.
Ipuin gehienak laburrak dira, bat izan ezik: ‘Sinbiosia Marten’ izenburua duena. Berau izan da, hain zuzen, gehien gustatu zaidana. Beste ipuin batzuk balekoak izan dira, eta gutxi batzuek liburua loditzeko helburu bakarra izan dutela ematen du.
Dena den, esperimentu gisakotzat har dezakegu liburu hau idazlearen ibilbide literarioan, eta hori egitea ezin da inoiz aurpegiratu.
Ondorioz, ezin dut biziki gomendatu, baina denbora-pasa moduan irakur daiteke liburua.