Irakurri beharrekoa, kontatzen duen istorioagatik. 15 urteko bi neska dira Itsaso eta Aminata. Biak umezurtzak eta adin berekoak diren arren, oso desberdina da Afrikan bizitzea edo Euskadin bizitzea, nahiz eta inoiz ez den aipatzen hemengo lekua.
Eleberriaren gai nagusia ez da soilik migrazioaren bidegabekeria salatzea, sufrimendua eta horrek dakarren atsekabea. Doluari buruz ere hitz egiten du, baita ama alargun baten eta umezurtz baten arteko adiskidetzeari eta harremanari buruz ere.
Irakurtzeko oso testu erraza da. Oso euskara errazean idatzita dago, ez da batere konplikatua. Gogor irakurtzen da, Aminataren istorioak harrapatu egiten zaituelako, oso bidegabea delako. Zoritxarrez ez da berria. Amnistia Internazionalaren arabera, aurten 2400 migratzaile hil edo desagertu dira Mediterraneoan. Eta guztira 6.618 pertsona hil ziren 2023an Espainiara iristeko saiakeran, egunero 18, Atlantikoa zeharkatzean.
Testu hau irakurtzen ari nintzela, Benito Zambranoren “El salto” izeneko filma etorri zitzaidan burura. Merezi du film hori ikustea; izan ere, migrazio-politikak eta bizitza hobea lortzen saiatzeko Afrika uzteak dakarren arrisku izugarria salatzen ditu.
Oso egokia litzateke liburu hau DBHko 3. eta 4. mailetan irakurtzea, baita Batxilergoko 1. eta 2. mailetan ere. Irakurketa-liburu gisa jartzeak emigrazioaren arazo larriaz eta egoera latz horren aurrean guztiok dugun erantzukizunaz ikasleak kontzientziatzeko balioko luke.