BizkaIdatz XVI. Literatura Sariak bizkaitarren talentua eta sormen literarioa indartzea eta sustatzea, eta, ondoren, horien zabalkundea egitea du helburu. Hamasei urtetik gorako herritarrek aurkez ditzakete beren sorkuntzak, baina beti ere emandako narrazioaren hasierari jarraipena emateko. Aurten, bi istorio hauetako bat jarraitu behar da: Egizu match, Elena Fernández Alonsok idatzita, eta Los preparadores, Gonzalo Arranz Ayalarena.
Idazlanak aurkezteko epea irailaren 6ra arte egongo da zabalik.
Ikus hemen oinarriak osorik.