Ezekiel

13

Izenburua: Ezekiel
Idazlea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2009

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta arrebarekin bizi da, emakumez inguratuta. Aitak etxetik alde egin zuen, eta ez du hartaz oroitzapen askorik. Hamalau urteko mutil gehienek bezala, bizitza bi partetan banatuta dauka; batetik etxeko istiluak daude, eta bestetik kanpoko giroa: eskola, lagunak, koadrilaren lokala eta… neskak. Neskek buruhausteak ematen dizkiote, etxe barruan eta kanpoan. Ezekielen koadrilako inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Eta denak amorratzen daude. Izan ere, abentura handia da lehenengo musua ematea.

Subscribe
Notify of
guest

13 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Mikel Martin

Liburua super dibertigarria izan da.

Last edited 1 year ago by Mikel Martin
Fakun

Liburua gustatu zait,hasieran pixka aspergarria iruditu zitzaidan baina geroago umore puntua zeukan eta ondo pasa dut irakurtzen.

Vegetta777

Oso ona, bikaina, paregabea.

Gica

Oso polita da liburua zuek esaten duzuen moduan, baina pixka bat motza.

pepa

Oso polita da liburua. Gomendatzen dizuet irakurtzea

porrota

Asko gustatu zait. Aupa JASONE OSORO

Gica

Oso ona. Beste jende batzuei irakurtzea gomendatuko nieke.

paquito el blanquito

ondo dago

paquito el blanquito

bueno ez dago txarto

Irati De Torres

Eleberri honek lau lagunek osaturiko talde bati gertatutako abenturak eta liskarrak kontatzen ditu. Lehenengo pertsonan idatzita dago, hau da, protagonistak berak kontatzen du istorioa. Oso azkar eta arin irakurtzen denez, baita interesgarria denez bederatzi bat ematen diot, oso era polit eta atseginean idatzita dago. Protagonista Ezekiel da, hau ez da oso ausarta baino badaki bere kabuz defendatzen eta behar duenean badaki bere jenio bizia ateratzen. Ezekielek beste hiru lagun dauzka Leon ausart eta lotsagabea den mutil koxkorra, Etxe oso isila den mutil adoretsua eta azkenik, Ola beldurrik eta lotsarik ez duen azken nerabea. Eleberri honetan mutilak lokalean daudela arazo bat daukatela kontatzen du, koadrila txiki honetako inork ez omen dio musurik eman neska bati oraindik. Hau lortzeko apustu bat egiten dute nesken izenen zerrenda batekin eta guzti. Honek gauza guztiak bezala bere ondorioak ere baditu. Animatu irakurtzera! Haserretu egingo dira? koadrila utziko dute neska-lagunarekin joateko? Ez du inork apustua lortuko? Nork daki!
Irati De Torres 2010/01/22

Alaitz Azpillaga Ormazabal

14 urteko mutiko nerabe baten bizitza kontatzen du, bertan, bere gertaerak, lagunen haserrealdiak, neska laguna bilatzea, lagunarteko apustuak, apustuen erruz sortutako arazoak… 14 urteko nerabe horrek Ezekiel du izena eta hiru lagun ditu. Lagun baten eta Ezekielen sekretu bat argitzen da eta beraz, lagunak haserretu egiten dira. Zer gertatuko ote da? Lagunak lortuko al dute berriz lagun izatea? Pasako al zaie haserrea? Liburu hau ez da batere astuna, oso erakargarria da, batez ere nerabeentzat. Segituan barneratzen zara liburuan eta zuk biziko bazenu bezala disfrutatzen duzu, uneoro, irakurtzen duzun hitz bakoitza. Protagonista, gainera, interesgarria da, lagunekin ibiltzen da eta familia berezi bat du. Pertsonaiek bizitako ekintzak oso errealak dira, nerabe batek errealitatean pasa ditzakeenak, hain zuzen ere. Irakurtzera animatzen zaituztet! Disfrutatu irakurtzen!
Alaitz Azpillaga Ormazabal. 2015-01-21

Ane Estevez Garcia

Ezekiel izeneko 14 urteko nerabe baten historia kontatzen du. Bere ama eta arrebarekin bizi da. Ezekiel eta bere koadrilako mutilak irrikan daude neskaren bati muxu emateko, zeren oraindik ez diote inori eman. Beraien artean apustu bat egin dute ea nork ematen dion muxu neska bati lehenengo. Apustu horrek, koadrilan istilu eta arazo ugari ekarri ditu. Ezekielen izateko era asko gustatu zait, arduratsua… Olaren izateko era, aldiz, ez zait batere gustatu, zeren historia guztietan sartuta baitago, gehien bat neskekin. Bukatzeko nire balorazioa eman nahi nuke. Liburua asko gustatu zait, ondo ilustratuta baitago, eta hitz egiteko era ere asko gustatu zait. Eguneroko bizitzan asko gertatzen da. Horrez gain gure bizitzan zehar gaizki egiten ditugun gauzetaz konturatu naiz liburu honen irakurketari esker.
ANE ESTEVEZ GARCIA 2014/01/20

Nagore Alonso Goikoetxea

Liburu honetako protagonista, Ezekiel izeneko 14 urteko gazte bat da. Ama eta 16 urteko arreba Mariarekin bizi da; bere aita orain dela asko joan baitzen etxetik, eta geroztik, ez dute bere berri. Ezekiel, bi emakumerekin bizi da, beraz, nolabait, arroxa kolorez josia hazi da. Arrazoi horrengaitik, “Ros” ezizenez deitzen dute senide eta lagunek. Ahotsa aldatu, eta bibotea hazi zaiio. Beraz, komunera joan, eta “Gilette Venuss Passion” batekin mozten du bibotea. Ezekielen lagunak, Leon, Ola, eta Etxe dira. Lokal bat dute denen artean. kuadrillako inork oraindik ez dio musu eman neska bati! Beraz, apustu bat egin dute, ea zeinek ematen dion lehen musua neska bati, eta hori gutxi balitz, nesken zerrenda egiten dute. Barruan, Ezekielen maitea dago, Elena. Baina hori ez da guztia, haien artean, Ezekielen arreba Maria dago. Zer gertatuko ote da? Liburu honetan, gaur egungo egoera bat azaltzen da, nerabeen hormonak gora eta behera. Hiztegia, berriz, erraza da, edozein nerabek ulertzeko modukoa. Pertsonaiak errealistak dira, eta gehienak nerabeak. Eleberria oso polita eta interesgarria da, gazteentzat oso egokia. Pasarte gogorrak, politak, eta misteriotsuak azaltzen dira, sentimenduz beteak. Erraz irakurtzen da, liburuan erraz murgildu zaitezkelako, eta nerabe gehienek gustuko ditugun gaiak azaltzen dira gainera, amodioa, laguntasuna… Nire ustez merezi du irakurtzea, oso liburu ona delako, eta ez apalategiko liburu bat gehiago bakarrik. Zeinek irabaziko du apustua? Ezekielek ikusiko al du berriz aita?
Nagore Alonso Goikoetxea, 2015/01/20