Irailaren 4tik 6ra bitartean ospatuko da jaialdia
Maite Gurrutxaga, Dani Fano eta Gregorio Muro komikigileek Bruselako Nazioarteko Komiki Jaialdian parte hartuko dute. Irailaren 4tik 6ra bitartean ospatuko den nazioarteko topaketa hau munduko esanguratsuenetako bat da, Frantziako Angoulême hirikoaren batera eta, Etxepare Institutuak jakinarazi duenez, aurten Euskadiri eskainitako gune berezi bat izango du, Bruselako Parkeko Nazioarteko Pabilioian, gainontzeko herrialde eta kontinenteetatik etorritako proposamenekin batera. Euskal komikigintzari eskainitako gune horretan izango dira, beraz, Gurrutxaga, Fano eta Muro euskal sortzaileak.