Pello Lizarraldek nobela berria aurkeztuko du ekainaren 2an

0

Lizarralderen seigarren eleberria da Elur bustia

Erein argitaletxeak ekainaren 2rako iragarri du Pello Lizarralderen liburu berriaren aurkezpena. Elur bustia titulupean kaleratu du Donostiako etxeak Lizarralderen seigarren eleberria dena. Eguerdiko 12:00etarako jarri dute hitzordua Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. 

Sinopsia

Lizarralderen pertsonaiak begi, belarri eta usaimen dira hitz bilakatu bitartean. Eta paisaiaren barruan, izan urbanizatua edo basoa, hartzen du arnasa pertsonaia horrek, eta harekin nobelak.
Ez dakigu asko eleberri honetako protagonistaren biografiaz: dakiguna da Ramiro deitzen dela eta hegoaldea duela xede. Lanak huts egin eta etxerako itzuleran da Ramiro, zain duen familiaren ondora. Ez dugu haren iraganik ez etorkizunik ezagutzen, soilik eleberriko peripezien ibili xehean ikusi, hauteman, gogoetatutakoek ematen dute Ramiroren dimentsio humanoaren tamaina.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments