Izenburua: Mesfida zaitez
Idazlea: Bea Salaberri
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2024
Laurendia gazteari mesfidatzeko esaten diote. Esaten dio aitak, esaten diote adiskideek, bai eta, azkenean, bere buruak ere. Nafarroa Behereko landa eremutik Baionara ikastera joanda, inguruarekin batera aldatuko zaizkio jakin nahiak, piztuko kontzientzia politikoa eta sortuko ordura arte bururatu ere egin gabeko zalantzak. Horrela, ETA erakundearen laguntza sarean sartuko da, fardelak batera eta bestera eramaten lehenik, etxean kideak aterpetzen gero. Laurendiaren istorioa kontatzen bazaigu ere, historia kolektiboa dugu hau, garai nahasi eta oposizioz bete batean hamaika emakume aritu baitira, ezkutuan eta espanturik gabe, engaiamenduaren sarean.









Zinez aipagarria Bea Salaberriren Mezfida zaitez liburua. ETAren XXI. mendeko azken urteak ditu gaia harilkatzeko ardatz nagusi eta horrek irakurle asko nagi dezakeen arren liburua esku artean hartzera, gaiaz azaltzen duen ikuspegia oso da aintzat hartzekoa. Gaiaz areago (ETAren azken taupadak, Iparraldeko gizarte tradizionalaren galbide atzeraezina…), Salaberrik hizkera eta idazkera biziak eta oso aberatsak azaltzen ditu, euskal literaturan ohiko dugunetik dezentez areago eta horrek ñabardura biziak damaizkio bere kontakizunari. Gomendagarria oso eta aintzat hartzekoa.
Liburu interesgarria Bea Salaberriren bigarren hau. Luzea da baina nahiko azkar irakurtzen da. Bi zatitan banatuta dago: XXI. mendearen hasierako urteak, ETAk su-etena apurtu zuenean, eta 2014. urtea, ETA su-eten behin-betikoa aldarrikatu zuenean.Laurendia protagonistak ETAri laguntzea onartzen du eta bere ibilerak eta bere lagunenak kontatzen dizkigu Beak. Niri lehen zatia astunagoa egin zait. Bigarrena, ordea, arrapaladan irentsi dut. Gainera, oso fidela zaio ETAren armagabetzearen prozesuari.Oso ondo idatzita dago, nahiz eta Iparraldeko hitz batzuk ezezagunak izan niretzat, eta horrek pixka bat zaildu du nire irakurketa.Halaber, ni beti kexatzen naiz Hegoaldeko idazleek polizia espainiarren hitzak gaztelaniaz idazteagatik. Ba Beak frantsesez idatzi ditu polizia frantsesenak eta gaztelaniaz polizia espainiarrenak. Ondorioz, ez dut ondo ulertu zer esaten zuten frantsesek eta Iparraldeko batzuek ez dute ondo ulertuko zer esaten zuten espainiarrek.Hala ere, oso liburu gomendagarria da eta oso baliotsua ETAren armagabetzearen prozesua nola izan zen gogoratzeko.