Tangerko ametsak

4

Izenburua: Tangerko ametsak
Idazlea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2011

Paterak abiatzeko zain dauden bitartean, eguneko azken ferrya heldu da Tangerko portura. Bidaiari bat nabarmentzen da iritsi berrien artean, medina zaharrerantz pauso finkoz doan gizon bakarti bat. Ondo ezagutzen du ingurunea, eta badaki nora doan eta zein den bere betebeharra. Bien bitartean, alderdi zaharreko kalexka labirintikoetan urrundik etorritako mila arima alderrai pilatzen dira. Asko hor preso geratu dira, ez aurrera ez atzera; beste batzuek oraindik eusten diote esperantzari. Moussa gaztea da azken hauetariko bat. Malin utzi zuen familia, Europa helmuga, eta ez dago prest etxera esku hutsik itzultzeko, ez du amore emango paradisura eraman lezakeen azken saiakera burutu gabe. Fatima ere bigarren talde horretakoa da eta eguneroko borrokan dihardu biziraupenaren alde, Rif-etik, familiak arbuiatuta, alaba txikia bizkarrean alde egin behar izan zuen momentutik. Fatima, Moussa eta gizon heldu berriaren bideak Tangerko medinan gurutzatuko dira, heriotza zain dagoen karrika estu eta ilunenen artean.
Bamako da nobela honen bigarren kokagunea. Hango giroa, ostera, erabat desberdina da. Han harmonia da nagusi, batez ere patio tradizional bateko biztanle ugarien artean. Baina dena aldatuko da emakume zuri bat, argazki bat eskuan, iristen den momentutik aurrera.

Subscribe
Notify of
guest

4 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Oñati 45.2

Jon Arretxe bidaiaritzat har dezakegu. Bere eleberri edo istorio gehienetan, azken garaian batez ere, munduko geografia guztian zehar bidaiatu du. Azken eleberrian, isiltasunean egon ostean denboraldi batez (kakotx artean) Tangerrera bidaitu du eta nola ez, istorio beltz batean murgiltzen gaitu.

Narrazio arin baten bidez istorio interesgarri batean murgiltzen gaitu Basauriarrak. Tangerreko kaleak estuak eta gorabeheratsuak direla senti ditzakegu. Eta zer esan sorpresei buruz, istorioak baditu eta gutxien esperotakoan. Beste elementu asko ere baditu baina ni bi horiekin gelditzen naiz.

Bidaia eta nobela beltza gustuko baduzu (eta bide batez Jon Arretxeren aurreko lanak ere) ezbairik gabe liburu gomendagarria.

Oñati 45.2

Jon Arretxe bidaiaritzat har dezakegu. Bere eleberri edo istorio gehienetan, azken garaian batez ere, munduko geografia guztian zehar bidaiatu du. Azken eleberrian, isiltasunean egon ostean denboraldi batez (kakotx artean) Tangerrera bidaitu du eta nola ez, istorio beltz batean murgiltzen gaitu.

Narrazio arin baten bidez istorio interesgarri batean murgiltzen gaitu Basauriarrak. Tangerreko kaleak estuak eta gorabeheratsuak direla senti ditzakegu. Eta zer esan sorpresei buruz, istorioak baditu eta gutxien esperotakoan. Beste elementu asko ere baditu baina ni bi horiekin gelditzen naiz.

Bidaia eta nobela beltza gustuko baduzu (eta bide batez Jon Arretxeren aurreko lanak ere) ezbairik gabe liburu gomendagarria.

Gasteiz 9.5

Eleberri beltza ez zaidala gustatzen aitortu behar dut. —abardura sozial bat badauka ere, Henning Mankellenak ez ditut irakurtzen. Irakurtzekotan, egile berberaren beste izenburu batzuk nahiago ditut, adibidez ìKennedyren burmuinaî, ìTxinoaî edo ìZapata italiarrakî. Baina hori beste kontu bat da. ìTangerko ametsakî irakurtzeari ekin nionean, ez nekien nobela poliziakoa zela. Titulua atsegin izan nuelako hasi nintzen liburua irakurtzen. Baina nire iritzia ez da aldatu, ez dut nobela beltza laket, ezta Jon Arretxe ere. Ez zitzaizkidan ìOstiralaî, ìOsteguna, eta îManila konnexionî gustatu. ìZazpi koloreîrekin errekontziliatu nintzen Arretxerekin. ìTangerko ametsakî, Arretxeren liburu guztiak bezala, erraz irakurtzen da: egitura eta hiztegi arrunt samarrak erabili ohi ditu egileak. Dena den, bukatzean, oso gutxi ikasten dugu, kasu honetan Tangerren gainean. Marokoren inguruko aurreiritziak errepikatzen ditu. Haren testuan prostituzioa, poligamia, paterak, txirotasuna eta Tangerren bizi izan ziren pertsona ospetsuak agertzen dira. Horregatik, liburu hori amaitu dudanean ìdÈj‡ vuî delako inpresioa eduki dut.

Bilbo 54.3

Asko gustatu zait Jon Arretxeren azken liburu hau. Eleberri beltza gustatzen ez zaienei ez zaie eleberri hau gustatuko, baina zaleak garenoi bai, eta asko gainera. Izan ere, Arretxe oso trebea da istorioak asmatzen eta garatzen eta oso ondo egin du kasu honetan. Pertsonaiak oso egokiak dira istoriorako eta ez zait iruditu inor soberan zegoenik. Irakurketa, Arretxeren liburuetan beti gertatzen den bezala, erraza eta azkarra da, eta konturatu gabe heltzen da amaierara, eta amaieran ustekabeak gertatzen dira, eleberri beltzaren libururik onenetarikoetan legez. Bestalde, Arretxe bidaiari aparta denez, zertzelada interesgarriak ematen dizkigu Tanger eta Maliri buruz, eskertzekoa dena.

Beraz, oso gomendagarria da eleberri hau, batez ere irakurketa erraza eta atsegina eskatzen dutenentzat.