Tigreak hondartzan

4

Izenburua: Tigreak hondartzan
Idazlea: Maribel Aiertza
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010

Animaliek txiki-txikitatik txunditu zuten Ander, hezur-haragizkoek nahiz irudimenezkoek: herriko hondartzan bisitari arrotz batek eginiko hareazko tigrefamiliak edota aitonak kontatutako Arnoko tigrearen istorioak.

Ezbeharrak edota patuak zirkuko bizimodura eraman zuten umetan, jaiotetxetik eta etxekoengandik urrun. Amak, hil aurretik, bere bizitzaren benetako historia gutun batean idatzita utziko dio Ninori.

Subscribe
Notify of
guest

4 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.11

Gaiak ez nau kateatu,beharbada zirkua ez zaidalako inoiz gustatu edo.Gatza eta piperra faltan bota dut,baina bakoitzari berea,hizkuntza aldetik oso aberatsa da.DBHn irakurtzen bidaltzeko aproposa.

Eibar 101.1

Gustuz eta sentimenduz idatzitako istoriatxoa. Ume galduaren gai latza zorionez ez du pertsonaietan sakontzen irakurleari mingarria gerta ez dakion. Ederra.

Larraul 39.1

Oso liburu erakargarria egin zait. Gaia banekien lehendik ere, baina irakurketak harrapatu eta laburra denez, di-da batean irakurtzen da. Ez dauka ezer soberan, dena da mamia. Oso lotura politak egiten ditu gaia kontatzerakoan. Hizkuntza oso aberatsa eta aproposa sortzen du, eta metafora poetikoz beteta dago liburuxka hau. Edozeini gomendatzeko modukoa. Gaia latza izan arren, etorkizunaren ikuspegitik begiratzen du, bizitzaren patuan uzten du dena eta horrela dela bizitza frogatu. Horrela arinagoa egiten da.

Irun 67.1

Goxoa, suabea. Polita iruditu zait. Zirkuaren bizitza barrutik beste modu batez ezagutzeko aukera eman digu, baita kostaldeko herri batekoa ere. Desberdinak, tristeak baina antzekoak. Narrazio osoan zehar mina dago: umea galdu zuen amarena.