Hormak

1

Izenburua: Hormak
Idazlea: Oihana Iguaran
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2021

Institutuko sarrerako horman LEA PUTA idatzita aurkitu dute ikasleek, eta ikusi orduko, azpijanean hasi dira guztiak Leak halako mezua jasotzeko zein arrazoi ote dauden jakiteko. Pintadak, halere, ikaskideen artean dauden beste hamaika horma jarriko ditu agerian. Denok ditugu iraintzen gaituzten hormak, esamoldeak eta jarrerak. Eskolako hormak batzuentzat ate zabalak dira, beste batzuentzat egunero gainditu beharreko hesiak.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Getxo 50.1

Asko gustatu zait Oihana idazlea: gazteei zuzendutako eleberria, hizkera freskoarekin (hika nabarmenduz) eta trama polit bat agerian utziz. Irakurlea atzera eta aurrera eramango du eleberrian, pertsonaia bakoitzaren pentsamenduetan murgilduz. Feminismoa, gazteriaren arazoak, institutu garaia, harremanak…

Institutuko horman pintada bat ageri da. Hortxe agertuko zaizkigu protagonista desberdinak. Pintada horren inguruan, egunerokotasunean aurki ditzakegun arazo desberdinak ageri dira, baina gazteen ahotik.

Gazteei zuzendutako eleberri batek behar duen guztia dauka.

Last edited 2 years ago by Getxo 50.1