Izenburua: Miren nunca mais!
Idazlea: Pako Aristi
Ilustratzailea: Eider Eibar
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007
Mireni aitonak behin esan zion azkarra baldin bazen, ez zela inoiz aspertuko. Esan zion mundua aski dibertigarria dela, baina inoiz dibertimendurik aurkitzen ez bazuen, sortzeko berak. Eta Mirenek kasu egiten dio aitonaren esanari. Miren erraz galtzen da. Gauza da hegazkin batean galtzeko, tren batean edo& Santiagoko kaleetan zehar, Galizian. Galtzea abentura handi bat da, eta abenturak zirragarriak dira bizitzeko eta baita kontatzeko ere. Miren Galizian galdu zen behin, Santiagoko kaleetan zehar. Galduta zebilela, gurasoak aurkitu nahi zituen, edo gurasoek bera aurki zezaten. Baina bitartean, abentura zirraragarriak gertatu zitzaizkion: erromes batzuk ezagutu zituen, harpa jotzen zuen kaleko musikari bat, beti atzetik zebilkion udaltzain bibote tente bat, gaztaina saltzaile bat









Miren izeneko neska gazte batek (Pako Aristi bera balitz moduan – ze nik uste Mirenek daukan nahitako despiste hori baduela Pakok berak ere) ondo pasatu asmoz egiten dituen peripeziak kontatzen ditu. Santiagora joaten da gurasoekin eta galdu egiten da; hortik aurrerakoak ipuina kontari. Pako Aristi zalea naiz oso, eta ipuintxo bat da. Gustatu zait.