Izenburua: Ezin dut, eta zer?
Idazlea: Uxue Alberdi
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2011
Aita alabari esan eta esan ari zaio super-neska bat dela. Baina alabak badaki ez dela egia, super-neskek hegan egiten baitute, eta berak ez daki hegan. Saiatu da bere indar guztiekin, aitari ez huts egiteko, baina ezin du.









Ezin dut. Eta zer?
Tituluak erakarririk joan nintzen liburua erostera. Baita Uxue Alberdi zelako ere autorea (“Aulki jokoa” burutan). Jakin nuenean ipuintxo bat zela, IL ?, 8 urtetik aurrerakoentzat (sic) , eta zer ?. Neu ere adin horretan naiz.
Aunitz gustatu zait mamia, oso gaurkoa gaia (super gaia), bai horixe, 8 urtetik aurrera edozeinentzat hausnar bide.
Marrazkiak (Jokin Mitxelena) hauek ere super egokiak, harira.
Testua: gaia hain polita izaki eta testua txinpartik gabea iduritu zait… agian ez du gehiegi landu. Baina segun eta nor den irakurlea, agian…Ez dakit zer erran. Eta zer ?. ;>)