Izenburua: Hetero
Idazlea: Uxue Alberdi
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2024
Araua eta arrakala. Bien arteko tentsioan ageri zaizkigu ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta gizonez ari dira, nagusiki. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez: unean bertan egin eta esan ez ziren horiez.
Aitak —odolekoak, kulturalak, politikoak—, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; hiru laguneko gorputz bakar bat frenorik gabe aldapan behera; Zarautz, Elgoibar, Kuba —“desira aplastante bat”—; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia.
Zortzi istorio askotariko eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik bere hirugarren narrazio liburuan
Atsegin handiz harritu nau Uxue Alberdiren azken ipuin liburuak, ez bakarrik bere edukiagatik, baita zenbaitengan erabiltzen duen estilo originaltasunagatik ere, esate baterako “Literatura lezioak” atalean, non egileak estilo alarde batean ideien eta hitzen elkarketa harrigarria egiten duen.
“Hetero” zortzi ipuinek osatzen dute. Ezberdinak dira, eta bakoitzak estilo diferentea du. Adibidez, bigarrenean, “Ukitzen gaituen ura” izenekoan, Alberdik txikia zenean zuen hitz egiteko modua islatzen da, euskañola erabiliz. Ipuin honek ederki erakusten du garai hartako giroa: gazte batzuen independentziarako grina eta herriko bizilagun batzuen espetxeratzearen salaketa.
“Irla” delakoan bi bertsolariren arteko elkarrizketa bat deskribatzen da: 2016an Kubara egindako bidaia batean, erbesteratuekin Aberri eguna ospatzera gonbidatu zituzten. Elkarrizketan bere oroitzapenak eta garai hartako ikuspegia zerrendatzen doaz.
“Sehaska kanta” da protagonista emakumea ez den ipuin bakarra: bere aita da, ez dakigu benetakoa edo fikziozkoa den. Tamaina desberdineko parrafoak daude deskribatuta, eta, pertsonaia nagusiaz gain, gai asko jorratzen ditu, baita garai hartako berriak ere, hala nola Francoren heriotza.
Azpimarratzekoa da “Uso-paseoa” oso elkarrizketa laburrez idatzita dagoela. Nire ustez, Uxue Alberdik ipuin biribila lortu du, modu berean hasi eta bukatzen baita: pertsonaia nagusiak mamografia bat egingo du, eta hitzordura oso goiz iritsi ez den bitartean, leku horretan bizi izan zituen pertsonaiak eta istorioak hausnartu eta gogoratzen ditu.
Iruditzen zait Uxue Alberdi oso ausarta izan dela forman hain ezberdinak diren ipuin hauek idaztean. Heteronormatibitateari egindako kritikak batzen ditu, eta gizonezkoek arau horiek bereganatzean jokatzen duten rola azpimarratu nahi izan du. Oso testu gomendagarria.
Atsegin handiz harritu nau Uxue Alberdiren azken ipuin liburuak, ez bakarrik bere edukiagatik, baita zenbaitengan erabiltzen duen estilo originaltasunagatik ere, esate baterako “Literatura lezioak” atalean, non egileak estilo alarde batean ideien eta hitzen elkarketa harrigarria egiten duen.
“Hetero” zortzi ipuinek osatzen dute. Ezberdinak dira, eta bakoitzak estilo diferentea du. Adibidez, bigarrenean, “Ukitzen gaituen ura” izenekoan, Alberdik txikia zenean zuen hitz egiteko modua islatzen da, euskañola erabiliz. Ipuin honek ederki erakusten du garai hartako giroa: gazte batzuen independentziarako grina eta herriko bizilagun batzuen espetxeratzearen salaketa.
“Irla” delakoan bi bertsolariren arteko elkarrizketa bat deskribatzen da: 2016an Kubara egindako bidaia batean, erbesteratuekin Aberri eguna ospatzera gonbidatu zituzten. Elkarrizketan bere oroitzapenak eta garai hartako ikuspegia zerrendatzen doaz.
“Sehaska kanta” da protagonista emakumea ez den ipuin bakarra: bere aita da, ez dakigu benetakoa edo fikziozkoa den. Tamaina desberdineko parrafoak daude deskribatuta, eta, pertsonaia nagusiaz gain, gai asko jorratzen ditu, baita garai hartako berriak ere, hala nola Francoren heriotza.
Azpimarratzekoa da “Uso-paseoa” oso elkarrizketa laburrez idatzita dagoela. Nire ustez, Uxue Alberdik ipuin biribila lortu du, modu berean hasi eta bukatzen baita: pertsonaia nagusiak mamografia bat egingo du, eta hitzordura oso goiz iritsi ez den bitartean, leku horretan bizi izan zituen pertsonaiak eta istorioak hausnartu eta gogoratzen ditu.
Iruditzen zait Uxue Alberdi oso ausarta izan dela forman hain ezberdinak diren ipuin hauek idaztean. Heteronormatibitateari egindako kritikak batzen ditu, eta gizonezkoek arau horiek bereganatzean jokatzen duten rola azpimarratu nahi izan du.