Off-On

2

Izenburua: Off-On
Idazlea: Yolanda Arrieta
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2009

Nork bere azalean bizi beharra daukagu eta ez dakargu bizi-manualik jaio garenean. Aholkuak, bai, jasotzen ditugu, ugari. Eskarmentua ere irabazten goaz, urteen poderioz. Testigantzak ere hor daude, segundo adina detailerekin. Joan zirenen hitzak ere balekoak zaizkigu eta dabiltzanen iritziekin, berriz, geure burua kokatzen dugu giza oihanean. Maite genituenen oroitzapena aldean daramagu eta datozenen ez-ustekoa uholdeka datorkigu, olatu anarkista gisa, zipriztinez betea. Narrazio, gogoeta, poesia bateratzen ditu liburuak. Idazlearen baita gertatzen ari den garapenaren ibilbidea erakusten du liburu honek

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Lesaka 30.1

Liburuari etxebizitza bloke baten itxura eman dio, 10 solairuko+ganbara, A,B,C,D,E…
Sartu naiz eraikin horretan. Bai eraikin ariña, erosoa gora eta behera ibili nahi izatera, argitsua; estilo modernoa du. Eskertzekoa bada hori.
Bertakoekin hizketan ihardun dut, ON eta OFF, hasieran harrapalean, behetik gora, gerora saltoka ere, aizu, orain honekin, bihar harekin. Eta gauza mamitsuak jaso ditut: Karlosek kontatu didana (9-C), edo Marian pisukidearen bertsioa; edo 3-An irakurri izan dudana, filosofia sintetikoaz.
Gainerakoan, ez dut adittu gogoan hartzekorik.
(Baina ez nazala zin-zintan hartu inork. Gorraire haundia dut; dinosaurioa izaki)
Hizkuntza, euskara: nahiko axalekoa, motela; Yolanda Arrietaren curriculuma ikusita, euskara bixiagoa eskatu nahiko nioke, hurrengo baterako edo.

Getxo 50.1

Eraikin baten itxura dauka liburuak. Orrialde guztien ezker zein eskuman zutabe bat daukagu eta bertan zenbakiak. Eraikin horren pisuak dira.
Biztanle desberdinak daude, eta istorio desberdinak. Katixa Agirren Habitat liburuarekin, denak etxe batean kokatuta daudela.
Asko gustatu zait liburua, irakurtzeko erraza eta behintzat, azken aldian ez bezala, estilo aldetik berrikuntzak dakartzan liburua.