Jenisjoplin liburu sarituko pasarteak irakurri dituzte irakurleek sari-emateko ekitaldian
Maiatzaren 10ean jaso du Uxue Alberdik 2017ko 111 Akademiaren Saria, Jenisjoplin eleberriagatik. Idazle elgoibartarrak larruz koadernaturiko sarituaren alea eta diploma jaso ditu, eta ohi bezala, idazle sarituaren baimenarekin irakurleak izan dira Andoaingo Bastero kulturgunean ospatutako ekitaldiko protagonista, Jenisjoplin nobelako pasarteak irakurri baitituzte Lou Topet taldearen musika lagun zutela.