Yolanda Donis Manterolak ‘Zazpi gurutzeak’ nobela kaleratu du

0

Dakit argitaletxeak eman du argitara Yolanda Donis Manterola lasarte-oriarraren lehen eleberria: Zazpi gurutzeak. Argitaletxetik adierazi dutenez, “liburu honetan Yolandak emakumearen barneko sentimenduen munduan lan egiten du, noski dolua hor dago, baina ez hori bakarrik, tartean sentimendu askoren artean agertzen da ume lapurtuen gaia, modu argian erakutsia ere”.

Sinopsia
Bere ama hil ondoren Anne Basterretxea Kortaburu Irubidera dator. Kazetaria da, eta lan egiten duen aldizkariak erreportaje bat egiteko eskatu dio, taldean euskaraz dakien bakarra delako. Horixe da jende aurrean, aitzakia gisa, esan behar duena. Bere Mountain Hometik —Idahotik— Euskal Herrira datorren lehen aldia da. Egiten ari den hegaldian gogoratu du amaren armairuan aurkitu zuen Vasquitos y nesquitas izeneko gozokien metalezko kutxatxoa, non, barnean gordeta zeuden argazkiak. Eta, behin eta berriro, etortzen zaizkio burura une hartan sortu zitzaizkion galderak: «Ama, zergatik ez zenidan zure familiaz ezer azaldu? Zer ezkutatu nahi izan duzu?»
Aia eta Zarautz artean, Laurgain auzotik gertu, dagoen Irubide herrian amak ezkutuan gorde nahi izan zuen gurutzeen zergatia ezagutuko du. Zer gertatu ote zen?

Egilea
Yolanda Donis Manterola jaiotzez lasarte-oriatarra da eta bihotzez erdi nafarra.
Mundura etorri zen egunean zeruan ilargi berria zegoen. Hiru hamarkada lehenagotik, Raquel Welch aktore estatubatuarrak eta Freddie Mercury Queen taldearen abeslariek ere egun horretan ospatzen zuten beraien urtebetetzea, hau da, irailaren 5ean.
Urte hartan, The Beatles banatzeaz gain, Queen taldea sortu zen. Eta horretaz aparte, Agatha Christiek Passenger to Frankfurt eleberria kaleratu zuen.
Irakurketa eta musika entzuteaz gain zuri-beltzezko film zaharrak ditu gustuko. Alderantziz, ez ditu inola ere ikusiko borroka arteetakoak edo beldurrezkoak.
Garaierak ikara ematen dio eta ez luke inoiz puenting-ik egingo, baina, ordea, munduko beste muturreraino joango litzateke autoa gidatuz.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments