Uztapide eta Xalbadorri buruzko liburua idatzi du Pako Aristik

0

Erein etxeak ekainaren 5erako iragarri du Pako Aristiren Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi liburuaren aurkezpena. “Manuel Olaziola, Uztapide, Zestoan jaio zen. Fernando Aire, Xalbador, Urepelen. Haien ereduari jarraituz, orain bi herriak, Zestoa eta Urepele, senidetu egin dira. Bertsozaleentzat ezinbestekoa, baina bertsozale ez direnentzat ere guztiz interesgarria izango den liburua”, aurreratu dute Donostiako argitaletxetik aurkezpenaren bezperetan.

Xole Aire eta Mikel Arregi, Urepeleko eta Zestoako alkateak, hilaren 5eko aurkezpenean izango dira Pako Aristirekin eta Inazio Mujika editorearekin batera.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments