Ramon Olasagastik gaztetxoentzako lan berria argitaratu du

0

Memoriaren giltza titulupean aurkeztu berri du Ramon Olasagastik bere lan berria, Erein argitaletxeak 12-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako Perzebal bildumaren baitan argitaratua. Uztailaren 8an aurkeztu du Donostian, Inazio Mujika editorea lagun zuela.

Memoriaren giltza
Indio eta Tania sarri ibiltzen dira Ezkaba mendiko baso, bidezidor eta hegietan, zer suma, zokomiran. Arratsalde batean ikusitakoak, ordea, asaldatuta utzi ditu erabat. Zer dira eskeleto horiek? Zer da gizon-emakume horiek hezurren artetik atera duten botila hori? Ondoko egunetan, beste aurkikuntza garrantzitsu bat egingo dute Zubixarreko siman: giltzatzar herdoildu bat.
Ezustean, iraganeko hainbat pasarte ilunen ateak zabalduko dizkie giltza horrek: Ezkabako gotorlekua espetxea zen garaian gertatu zen ihesaldi harrigarriaren berri jakingo dute, eta giltzapean egondako memoriak askatzen lagunduko dute.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments