Abenduaren 31ra arte zabalik da DK Poesia Lehiaketan izena emateko epea

0

Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak DK Poesia Lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute, abenduaren 31ra arte. Euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea du xede lehiaketa honek.

35 urte bete gabe dituzten egileek bidal ditzakete euskarazko poemarioak, beti ere, originalak, inon argitaratu gabeak eta inongo literatura lehiaketatan saririk jaso gabeak. Lanok errima eta neurria librekoak izango dira. Lanen luzera gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa.

Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaia, eta 2025eko martxoaren 21a baino lehen hartuko dute erabakia. Poemariorik onenak 1.000 euroko saria izango du, eta Imanol Larrinagaren margolan bat ere jasoko du. Gainera, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du eta ohi den bezala, egileak Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartuko du datorren urtean.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments