Poesia, zaurien ukendu

0

Izenburua: Poesia, zaurien ukendu
Idazlea: Ainhoa Urien
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2020

XABIER LETEren arrastoan Gaixotasuna eta sufrimendua. Edertasuna eta maitasuna. Bizitzak eragindako zauriak eta naturak eskaintzen digun sosegua. Kezka existentzialek sortzen duten angustia eta sentsazio sublimea bizi dugunean, handitasunak gain hartzen digula sentitzea. Gai horiek guztiak eta gisa horretako gehiago ere jorratu zituen Xabier Letek bere poemetan. Hitza hartzeak pairamena arintzen du, poesiak ukendua isurtzen du zaurietan barrena. Bere poesia liluratuta irakurtzen nuen hasieran, ezer asko ulertu barik. Gerora, hitzei zentzua bilatzen hasi nintzen, Leteren bizitzaren eta poesiaren arteko loturak egiten, nire sentimendu asko bere poesiaren bidez interpretatzen. Hauxe da barruak eskatzen zidanaren emaitza: Xabier Leteren poemek nigan sortutako emozio, pentsamendu eta bizipenei emandako erantzuna.

Publizitatea
Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments