Nomada

3

Izenburua: Nomada
Idazlea: Aitziber Etxeberria
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2016

Sobietar Batasuneko enbaxadore berriaren etorrerak Nikolay Zaitseven bizimodu lasaia hankaz gora ipini du eta Txotxongilo Antzokiko bere mundu txikitik aterarazi. Hasiera batean pasaportea berritzeko errutinazkoa behar zuen solasaldia, ustekabean denboran luzatzen eta korapilatzen joan den itaunketa sakona bilakatu da, iraganeko heriotza bat argitu nahian.

Intriga, espioitza konplotak eta gudaren oroitzapen oso gertukoak nahasten dituen ezohiko eleberri honetan, informazioa trebeziaz aletzen joango zaigu idazlea, Nikolay Zaitseven moduan, bera ere sekretu guztiak kolpetik ez azaltzeko ahaleginean. Hain zuzen ere, identifikatua eta kontrolatua izatea baita nomadaren egiazko beldurra.

Publizitatea
Harpidetu
Jakinarazi
guest
3 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Miren Sorne

Toki exotikoan girotua, Hanoiko Literaturaren Tenploaren itzala kontaketaren erritmo lasaiarekin bat dator, toki-denbora salto ordenatuan. Oso irakurketa atsegina.

Bilbo 54.3

Liburu interesgarria Aitziber Etxeberriaren azkena.Sobiet Batasunean eta Vietnamen girotuta dago eta hori berria da euskal literaturan (Vietnamgoa, ziur). Azkar irakurtzen da liburua eta tentsioa mantentzen jakin du istorio osoan zehar. Hala ere, amaiera ez da izan guztiz ustekabekoa, baina bai balekoa. Beraz, oso gomendagarria da liburu hau.

Eibar 101.1

Argumentu nobedosoa eta erakargarria eskaintzen digu idazleak, behingoagatik Euskal Herritik urruti kokatutako leku urrun batean. Oso erraz eta azkar irakurtzen da istorioa da, eta ofizioa erakusten du. Halere, elkarrizketa arinei malizia falta zaie. Itxuraz misteriotsu eta gogorrak dirudizten protagonistak piskanaka gurina bezala bigun eta sentibera bihurtzen dira. Bikain bat eman nahi nion, baina istorioan nola edo hala Euskal Herria eta Guda Zibila sartu beharrak nota jaisten dio; ez zen beharrezkoa. Euskal literatura Guda Zibila, frankismoa edo terrorismoa landu gabe ezin al da bizi ala?