Izenburua: Postkronikak
Idazlea: Alberto Barandiaran
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2009
Kazetaritza-idazkeraz kontatua, aspaldian argitaratutako bost erreportajeren berridazketa da liburu hau. Abiapuntua, galderaz betetako karpeta batzuk izan ziren, eta kazetariaren gogoratu beharra eta ahaztu ezina. Bilaketa amaitu eta gero, esan daiteke erantzun batzuk topatu dituela, eta beste batzuk oraindik ere airean geratu direla. Alberto Barandiaranek berak dio liburu hau egin ezin izanaren kronika bat dela.
Zoragarria. Gaia gogorra izanda ere oso gustura irakurri dut. Oso hurbilekoa. Albertok gu narrazioan sartzea lortu du. Hurbiletik jarraitu ditzakezu bere sentimenduak, nola bukatu nahi zituen historia horiek. Zenbat lan hartu duen. Zenbat buruhauste. Bere aurreko liburuak irakurriak nituen baina oraingoa benetan ona iruditu zait. Pena liburua kaleratzerakoan agian marketing-a beharbada oso ona ez izana.