Piztiaren begiak

4

Izenburua: Piztiaren begiak
Idazlea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitu nahi dituen gizasemea, batetik; negozio ilunak tarteko postutik baztertu zuten eta bere bizkarra zaindu behar duen polizia, bestetik. Ehiztari-sena dute biek, eta bata bestea harrapatu nahian dihardute, eginahal guztian. Erdian, berriz, nora ezean dabilen koitadu bat, duela urte batzuk bere familia ezbehar batean galdu zuena, eta orain familia berri bat osatu nahi lukeena.
Alberto Ladron Aranak ohiturik gauzkan maisutasunez josi ditu eleberri bizi-bizi honen hariak, misterioa eta suspensea erabiliz irakurlearen arreta bereganatzeko.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
4 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Zalla 63.1

Erraz irakurtzen den liburua nahiz eta mami askorik ez izan. Entretenigarria eta jakinmina amaieraraino mantentzen asmatzen duena.

Eibar 101.1

Txalo beroak Alberto Ladroni. Istorioak harrapatu egiten zaitu, eta liburua irensten duzu. Batez ere txalogarriena protagonisten arteko elkarrizketa sineskorrak dira. Misterioari buruz ezer gutxi narratu gabe, dena argitzen da elkarrizketetatik. Esango nuke idazle gutxik dutela elkarrizketak horrela bideratzeko iaiotasuna. Agian, euskaraz honelako liburu gehiago baleude, irakurleak ugariagoak lirateke eta 111 akademia arraskatatsuagoa litzateke. Euskarak horrelako liburuak behar ditu: best-seller duinak. Baina betikoa gertatuko da, liburu erraz bat saritu beharrean (Espainiako Sari Nazionaletan egiten den antzera), “Hamaika pauso” edo “100% basque” liburu irakurtezinak saritzen ditugu. Eta jendea beldurtuta, ni barne, ez da kapaza liburu horiek irakurtzeko.

Tafalla 33.1

Hau da hau idazle piztia!
Ladronen “Arotzaren eskuak” aspaldi irakurri nuen. Gustora irakurri ere, baina… ez ninduen guztiz bete. Agian gazte literaturaren kutsu handiegia zeukan nobela hark. Beraz, erreparo piska batekin hurbildu naiz oraingoan Piztiari… zur ta lur gelditu naiz! Argumentua, pertsonaiak (Dasilva! sekula ez dut halako pertsonai borobilik ikusi!) dena bat dator koktel lehergarri batean. Sekula ez dut euskarazko nobela bat horrela irentsi. 330 orrialde pare bat egunetan. Beldur nintzen amaieran dena ezerezean geldituko ote ez, ez ote ninduen dezepzionatuko… bai zera! Nahiko lukete hollywoodeko gidoigileek halako sorpresak asmatzea!
Bikaina, gomendagarria, zirraragarria… adjetiboak motz gelditzen zaizkit.
Galdera bat amaitzeko: zergatik ez dago horrelako nobela gehiagorik euskaraz?

Bilbo 54.3

Alberto Ladronek beste eleberri bat ekarri digu eta besteek zituzten ezaugarriak ditu azken honek ere: oso argumentu ona eta idazketa erraza eta arina. Ezaugarri horiek gozagarria bihurtzen du irakurketa. Izan ere, bi egunetan amaitu dut liburua, eta ez dut damurik erosi izana. Hala ere, onartu behar dut liburu honek ez nau ase aurreko azkenek egin zuten bezainbeste. Zer edo zer falta izan zaio horien maila bikainera heltzeko. Dena den, liburu hau irakurri beharrekoa da Dasilva pertsonaia ezagutzeko. Pertsonaia hori bikaina da benetan, eta beste pertsonaien gainetik egon da narrazio osoan. Gainera, nahiz eta polizia nazional ohia izan, euskaraz hitz egiten ipini du Alberto Ladronek, euskal literaturaren joeraren aurka, non gaztelaniaz barra-barra sartzen den, poliziek eta guardia zibilek ezin omen dutelako euskaraz mintzatu fikzioan. Beraz, oso liburu gomendagarria, Alberto Ladronen guztiak bezala, baina niretzat bere onena ez dena.