Dena eskaini nizun

1

Izenburua: Dena eskaini nizun
Idazlea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2024

Laura Merinok, bere senarraren tratu txarretatik libratu eta sabelean isilpean daraman umekia babestearren, ihes egitea erabakitzen du, lankide baten laguntzaz, inork deskubrituko ez dituen bazter ezkutu batera. Handik urteetara, baina, Lauraren ahizpa Itziarrek Vazquez eta Asiain detektibeen agentziara joko du, aspaldiko desagertze hura iker dezaten, arrasto berriren bat agertu dela eta.

Bere ohiko polizi nobelen aldean, beldurrezko eta misteriozko eleberrien elementuak elkartu ditu oraingoan Alberto Ladron Aranak, terrore psikologikoaren izua eta thrillerraren kilika konbinatuz; hori bai, betikoak ditu geldialdirik gabeko erritmo bizia, une batez ere gutxitzen ez den jakin-mina eta irakurlea ustekabean harrapatuko duten sorpresa bat edo beste.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu bikaina ekarri digu Alberto Ladronek, berriz ere. Thriller generokoa da eta generoaren arauek eskatzen dutenez, eta Albertok hain maisuki betetzen duenez, erritmo bizikoa da. Arrapaladan irakurtzen da liburua, nahiz eta luzea izan, eta ezin da irakurketa utzi une batean ere, den-dena irentsi arte. Eta generoak eskatzen duenez, amaiera guztiz ustekabekoa izan da. Istorioa amaitu dela uste denean, argumentuak azken bira egiten du, ondorioz txundituta uzten du irakurlea eta zapore bikainarekin.

Albertok beste behin erakutsi du euskal narratibako thriller generoaren idazlerik onena dela eta genero horren zaleok irrikan gaude bere hurrengo liburua irakurtzeko, badakigulako bikaina izango dela, hau ere bikaina den bezala.

Ondorioz, biziki gomendagarria da liburu hau.