Zuhara. Clionaren kanpaiak

0

Izenburua: Zuhara. Clionaren kanpaiak
Idazlea: Amaia Telleria
Ilustratzailea: Laida Ruiz
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2022
Gomendatutako adina: 12-14 urte

Zuhara, lehorreko egonaldiaren ondoren, itsaz azpiko bere mundura dator berriz. Bertan du zain Balea Beltzaren klan osoa.
Bere botereak indartzeko asmoz, Perpetua sorginaren aholkuak beteko ditu Zuharak. Lehenik eta behin, ukendu bat erabiliko du gauero, eta, horrela, bere itsasoko jatorria ezagutuko du ametsetan. Horri esker, bere amari gertatu zitzaiona jakingo du apurka-apurka…
Bitartean, Caer Ys hirian Udazkeneko Jokoen garaia da, eta Zuharak itsas azpiko beste hiri bat ezagutuko du, bestelako ohitura eta sinesmenak dituena. Hango biztanleak, ordea, ez dira Zuharaz fidatzen…

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments