Miñan

2

Izenburua: Miñan
Idazleak: Amets Arzallus eta Ibrahima Balde
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2019

Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.
Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Eibar 101.1

Ederra liburua! Iazko liburu ederrena. Mundu guztiak irakurri beharko lukeen istorio bat. Etorkinen errealitatea eta miseriak ezagutzeko ikasgai bat. Era errez eta xumean idatzita protagonistaren ahotsetik eta frantsesaren sentimentalismo horrekin ukitua. Amets Arzallusek gauzak kontatzeko formularekin asmatu du. Ikastetxe eta etxe guztietan derrigorrezko irakurgaia.

Bilbo 54.3

Hunkigarria Amets Arzallusen lehen liburu hau. Ibrahima Balde etorkina liburuaren egilekidea da. Ibrahimak bere bizitza gogorra kontatu dio Ametsi eta honek euskaraz jaso du besteak esan dion bezala. Emaitza oso liburu fresko eta naturala argitaratzea izan da, hunkigarria izateaz gain, noski.
Ezin da estiloaz ezer esan, lehen esan dudan berezitasunagatik. Bai, ordea, erabiltzen den euskarari buruz: oso euskara erraz eta erderismo gutxikoan idatzi du Ametsek.
Ondorioz, oso gomendagarria da liburu hau. Merezi du irakurtzea oso liburu ona delako, baita eta euren bizitza itsasoan utzi dutenei omenaldi txiki bat egiteagatik ere.