Abisalia

2

Izenburua: Abisalia
Idazlea: Asier Serrano
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2014

Abisalia Asier Serranoren unibertso literarioan irla berri bat da. Euskal literaturan ez-leku berri bat. Idazle eibartarraren sor-marka diren eta bere literaturan inoiz erabat agortu gabe azalberritzen diren Loreleiren eta hirigorriaren azken gordelekua.
Pertsonaien ordoki abisaletara jaisteko, Serranok ipuinek bere baitan dituzten teknika guztiak erabiltzen ditu. Literaturaren pultsio poetikoari esker, indar handiko irudi estetikoak sortzen ditu, baina bere hitzen oihartzuna haratago doa: lur honetan edo lur honen sakonean baino are sakonago dagoen beste batean bizi garen gizakion bulkadez galdetzea du helburu.
Unibertso berria ernalduko dugu izara azpian, Abisalia izenekoa, adibidez. Lurrikara etengabeak sortuko ditugu eta besarkadek aldiro eskatuko dute atseden, baina ez gara otsatzen dugun penintsulaz bereiziko.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Asko aspertu naiz Asier Serranoren azken liburu honekin. Ezin izan dut liburuaren gakoa ulertu eta zenbat orrialde geratzen zitzaizkidan izan da irakurketaren interes bakarra.
Halaber, idazketak ez du asko lagundu, oso esaldi luzeak eta, askotan, ulergaitzak erabiltzen baititu idazleak.
Beraz ezin dut gomendatu Asier Serranoren azken liburu hau. Ea hurrengoa.

Irun 67.1

Konpikatua. Oso nahasia. Idazteko modua oso surrealista da eta baditu alde batzuk erakargarriagoak baina loturak oso ahulak eta ulertzeko konplikatua.