Atzamarra

1

Izenburua: Atzamarra
Idazlea: Asun Agiriano
Ilustratzailea: Marina Garcia
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2022
Gomendatutako adina: 14 urtetik aurrera

Amonarekin zihoala, auto batek harrapatu eta galdu zuen amona eta hatza. Urteak igaro ahala, eta azalpen baten beharrez, hatza noiz haziko zen zain geratu zen, ipuin batek galera hori betetzen zuen bitartean.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
47.24

Liburuak amona bati ilobak egindako omenaldia dirudi. Agian argazkian azaltzen den amona idazlearena berarena da. Izan ere, bukaera aldera idazleari eskainitako informazioan esaten baita istorioak autobiografíatik asko duela. Eta bukaeran ere testu honen oinarri dirudien albiste bat dator, latza eta aspaldikoa. Albisteko gertakariak sortutako mina arintzeko ahalegina ikusten dut testuan. Ahalegina zeren txerri batek hozka egitea behatzean, hori ere ez da gozoa izango.
Marrazkiak gustatu zaizkit, baina ia amaieran dagoen neska-mutil taldeak egonezina sortu dit, denak hain geldi eta zurrun. Ez dirudite oso abegikorrak.