Izenburua: Stock 13
Idazlea: Edorta Jimenez
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2009
Idazlea bera, Nboh, Naroa, Simone, Printzesa Kapritxosie, Klaudia, Maria, orriotan zehar txortan eta berbetan dabiltza; sexua eta literatura, sexua eta janaria, sexua eta musika, sexua eta sexua ahotan hartuz eta sartuz. Haiekin nahastu ditu Jimenezek James Joyce, Nora Barnacle, D.H. Lawrence, CorÃn Tellado, Henry Miller, Anais Nin, Mickey Rourke, R.L. Stevenson, Jacques Cousteau, Benito Lertxundi, Miles Davis, Rocco Siffredi, Gustave Flaubert, Boticcelli, Pier Paolo Passolini, Sade… Idazleak erotismoaren historia, literaturaren historia, pornografiaren historia, musikaren historia eta Edorta Jimenezen beraren historia idatzi du luma ero eta beroz. Autofikzioa edo burufikzioa idaztea erraza da kontatzeko ganorazko ezer ez dagoenean. Zailagoa da idazlearen bizitzaren pasarterik intimoenak, pornoenak, kontatzen dituenean.
Oso liburu arraroa ekarri digu Edorta Jimenezek. Askotan haria galdu dut eta beste askotan ulertezin bihurtu zait. Zinemari buruzko informazioa izan da liburutik atera dudan bakarra. Beraz, ez zait betere gustatu, eta ez diot inori gomendatuko.