GAL 30 urte

0

Izenburua: GAL 30 urte
Idazlea: Eider Goenaga (koord.)
Argitaletxea: Elkar / Berria
Urtea: 2013

‘GAL 30 urte’ multimediaren liburu bertsioa da hau.
“Hiru hamarkada pasatu dira Europan aspaldiko urteetan egon den estatu terrorismo handiena martxan jarri zenetik eta, hala ere, oso gutxi da ikertu eta epaitu dena. Isiltasun eta ahanztura itun sendo batek estali nahi izan ditu urteotan orduko ardurak, ‘Ezer ez zen gertatu, eta gertatu bazen ukatu egiten da, eta inor harrapatzen badute, konponduko dugu’.
Espainiako Estatuaren egitura, goren mailatik hasita, eskandaluaren erdi-erdian egon zen, nahiz eta behin eta berriro ukatu; eta ez da ahaztu behar GALek ezin izango zuela egin zuena egin, Frantziako estatuaren aparatu batzuen konplizitaterik gabe.
Liburu honetan, gertatu zenean eta ondorengo urteetan batean eta bestean argitaratutako informazioak biltzeaz gain, erasoak jasan zituztenen profilak, hildakoen senideen lekukotasunak eta egoera hura bizi izan zutenen testigantzak ekarri ditugu, orduan gertatu zenaren tamaina eta larritasuna merezi bezala jaso eta zabaltzeko. Gogorra izan zen, ondorioengatik; eta larria, neurriagatik eta inplikazioengatik.
Balio dezala lan honek gertatutakoa gogoratu, eta ikertzeko zenbat falta den salatzeko”.

Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments