Zaldi mamarroa

2

Izenburua: Zaldi mamarroa
Idazlea: Ekaitz Goienetxea
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018

Karramarroak trabeska ezkutatu ziren itzaletan. Itsasontzien motor eta zaratetatik aparte, kofradia inguruetako deskarga eta aldarrietatik harantzago, ontziolako karroen artean, amarratutako tresnen kulunka hotsak entzuten ziren olatutxoen txipli-txapla gozoekin batera berdin-belarrezko aldatsean gora eta behera, gora eta behera.
Burdinazko kateen kirrinka eta tuklunka metalikoak. Txikoten sokatira teinkadak eta intziriak. Plastikozko buia zanpatuen igurtzi eta aiene desinflatuak. Goma baten flap kolpea besoko azalaren kontra.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Azkoitia 76.1

Bi garaitan kokatzen du eleberria, gaur egun eta 80ko hamarkadan. Bigarren hori egokiago jorratua dagoela iruditu zait, eta gainera pisu handiago dauka.
80ko hamarkadan heroinaren ondorio kaltegarriak agertzen dira Ekaitzen eleberrian. Harrigarria egin zait garai hura bizi ez duen pertsona batek horren ondo deskribatzea egoera latz hura. Garbi dago informazio iturri onak izan dituela, lehen pertsonan bizitakoen testigantzak jasoko zituela.
Kostako herri batean kokatzen du kontakizuna, nabari da erabiltzen dituen hitz eta esamoldeetan, eta hori eskertzekoa da. Neu kostakoa ez izanik, zati batzuetan ez zait ulerterraza egin, baina nahiago dut horrela izatea, benetakoago egin zait.
“Herri” izena aipatzen duen arren, Bermeotik ari dela argi dago. “Uri” berriz Bilbotik, hango hainbat auzoren benetako izenak aipatzen baititu.
Familia askotan sortu zuen mina agertzeaz gain, herrietan gertatzen den fenomeno bitxi bat ere oso ondo islatzen du: besteek daukatenean arazoa, haietaz marmarrean aritzen gara; etxean suertatzen denean, denok mutu.
Garai hura bizi izan zuten pertsonentzako eta gaur egungo gazteek orduan gertatutakoa ez ahazteko eleberri egokia.
Ni lehenengo taldean nago eta nire ingurukoei irakurtzeko gomendioa egingo diet.

Bilbo 54.3

Liburu bikaina Ekaitz Goienetxearen lehenengo hau. Igartza saria irabazi zuen liburu honek eta epaimahaiak asmatu egin zuela esan dezakegu. Kostaldeko herri batean (Bermeo, omen) drogak gazterian izan zituen ondorio lazgarriak maisuki kontatzen dizkigu idazleak.
Drogak (heroina, batez ere), lapurretak, ihesa, heriotzak, gurasoen lotsa, ama batzuen borroka, dena azaltzen digu Ekaitzek eta dena dago maisuki azalduta. Nire iritziz, gai honi buruz hauxe da euskal literatura guztiko libururik onena.
Akatsak bilatzekotan, erdarakadak eta erdarazko esaldiak aipatuko nituzke, baina horrek ez dio liburuari bere bikaintasuna murrizten.
Beraz, biziki gomendagarria da liburu hau.