Telleria eta gero, zer?

1

Izenburua: Telleria eta gero, zer?
Idazlea: Ernesto Prat Urzainki
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017

Sarako Gaztetxean egindako kontzertu batetik bueltan, egundoko bestondoarekin eta guardia zibilen kontrol batekin topo egin ondoren, giza hezur batzuk eta pakete arraro bat deskubrituko ditu Lurrak, obra-hondakinen artean. Misterio hori, gainera, nahastu egingo da Baztanen, herritarren nahiaren kontra, egin nahi duten plan urbanistiko erraldoi batekin. Musikaren erritmoan eta kamiseta erreibindikatiboen konpainian, hainbat pertsonaia eta gertakari nahasten dira eleberri beltz honetan: sekta ultrakatolikoak, kontrabando arkeologikoa, momia egiptoarrak, psikiatrikoko gaixoak, rock kontzertuak, besta eta parranda, eta, batez ere, protagonista ahaztezin bat: Lurra, neska bizizale eta urduri bat, Baztan bukolikoaren irudia zapartatzera datorrena.

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Balekoa da bakarrik Ernesto Praten azken liburua. Erraz irakurtzen da thriller politikoa (Aroztegia proiektu urbanistikoan inspiratua) izan nahi duen liburu hau, baina ez du lortu ni harrapatzea. Suspenserik ez du liburuak eta istorioaren muina zela ematen zuen aurkitutako paketea ezerezean geratu da eleberriaren amaieran. Hainbeste aipamen ezertarako ez.
Ez naiz aspertu, egia da, baina ez dut gozatu ere, eta erabilitako euskara ez da izan oso ederra, erdarazko hitz eta esamolde asko erabili baitu idazleak.
Beraz, ez da oso gomendagarria liburu hau. Gomendatzekotan, Aroztegia proiektuaren nondik norakoa ezagutzeko bakarrik gomendatuko nuke.