Izenburua: Etxearen negarra
Idazlea: Felipe Juaristi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007
Ez da beti erraza izaten etxe bat eskuratzea bizitzeko. Etxez aldatzea bizitzaren proiektu berri bat hastea izaten da. Edelmirok, mutil gazte gehienek bezala, kezka bat du buruan; kezka batek, ordea, ilusio bat gordetzen du bere baitan sarri askotan. Elisa izena du Edelmiroren kezkak, eta ilusioak. Elisa emakumea da, argia, burutsua, eta fundamentu handia dauka; alegia, kezka asko sortzeko abilidadea.
Kandida da Elisaren ama, eta Edelmiroren buruhaustea.
Felipe Juaristi Elkar Argitaletxea Felipe Juaristik liburu dibertigarria, fresko eta aldi berean hunkigarria idatzi du. Etxearen Negarra liburuak bikote baten bizipenak jorratzen ditu senarrak kontatuak. Edelmiro eta Elisa edo, hobeto esanda Elisa eta Edelmiro –argi ta garbi geratzen baita nor den aginduak ematen dituena- elkar ezagutzen duten unetatik, pasadizo bitxiak kontatzen ditu Juaristik Donostia lekuko. Ez dut esango narrazio sakona denik, baina bai ondo pasatzeko liburua , beste asmorik gabe.
Liburu irakurterreza eta tarteka parrea eragiten dizuna, baina ez urteko liburua aukeratzeko modukoa. Udaran hondartzan edo mendian irakurtzeko modukoa.
Liburuak deskribatzen duen egoera arrunta den arren, guztiz surrealista bihurtzeko gauza dira oso azkar irakurtzen den eta ironiaz beteta dagoen liburu honetako pertsonaia bitxiak.
Edelmiro eta Elisa, elkar ezagutu bezain pronto, elkarrekin bizitzen jarri dira, hori bai Elisaren amaren etxean, Kandidarenean, hainbat txakur eta katuz inguratuta. Edelmiro eta Kandida ez dira ongi moldatzen, bikoteak pasilloan lo egiten zuen, Elisa haurdun dago… etxez aldatu behar dute, eta hori ez da batere langintza erraza. Askotan exageratuz, askotan egoera absurdoak azalduz… baina beti umore punttu batez. Gustura eta arin irakurtzen den horietakoa.