Izenburua: Txillardegi
Idazlea: Fito Rodriguez
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2012
Txillardegi, euskararen ingeniaria, gure nortasunaren igeltseroa. Haren gogo-argitasunak Errenazimenduko espiritua, Ilustrazioa eta modernismoa bateratu zituen.
Liburua, ordea, laburra eta presaka eginda dagoela ematen du. Hizkuntza aldetik mila akats ditu gainera. Txillardegiren bizitzako hainbat kezka batzen ditu: politika, soziolinguistika, matematika, eleberrigintza, … Txillardegi handiaren obran eta bizitzan sartzeko bide polita da, baina esan bezala, hizkera bihurrituak oztopatzen du hori hein handi batean.