Iruleak

1

Izenburua: Iruleak
Idazlea: Garazi Albizua
Ilustratzailea: Olga Carmona
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2022

Hiru dira iruleak: Kloto, Lakesis eta Atropos. Beldurgarriak, boteretsuak eta independenteak. Gizakien patuaren jabe eta gidari… baina, hargatik, Lurrean aspaldi ahaztuak.
Asper-asper eginda, Klotok jolas tentagarri bat proposatu die ahizpei: ehuntzeko hariak hartu, eta lurtar baten bizitzan eragingo dute. Lurrean, Dickensen Eguberri kanta ezagunean bezala, Mar gazteak hiru mamuren bisita izango du. Ez da Gabon gaua, ordea, eta bisitariek ez diote alegiazko irakaspenik eman nahi; behinola bizi izan ziren emakume esanguratsuak dira: Margaret Fuller, Margarita Nafarroakoa eta Inés Joyes y Blake. Emakume beldurgarriak, boteretsuak eta independenteak, inondik inora ahaztu behar ez genituzkeenak.
Garazi Albizuaren testu iradokitzaileak eta Olga Carmonaren ilustrazio indartsuek gidatuko gaituzte istorio irudimentsu honen bilbean, historia eta fantasia abilezia handiz harilkatuz.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Gasteiz 9.5

Harridura handia sortu dit Garazi Albizuaren ‘Iruleak’ eleberri grafikoak. Hiruk planok osatzen dutela esan daiteke; horietako bat Moirak agertzen diren fantasiarena da, mitologia grekoko 3 emakumezko pertsonaia, gizakien patua erabakitzen zutenak. Komiki honetan Mar pertsonaia nagusiaren patuan esku hartuko dute, errealitatearen planoa izango litzatekeena. Eta, azkenik, egileak denboran zehar bidaian garamatza.

Egia esan, zati hori da gehien interesatzen zaidana, emakumeak ekonomikoki independenteak diren, ahaldunduta dauden eta idazle diren hiru emakume ezagutarazten baitizkigu: Margarita de Navarra, Ines Joyes y Blake eta Margaret Fuller.

Lehenengoak, Margarita de Navarrak, jatorri frantsesekoa bera, XV. mendearen lehen erdian murgiltzen gaitu. Inork gutxik zekien, beste liburu batzuen artean, ‘Heptameron’ idatzi zuenik. Bigarrenak, Ines Joyesek y Blakek, XVII. mendean argitaratu zuen espainiako lehen saiakera feminista, ‘Emakumeen apologia’. Eta hirugarrena Margaret Fullerer kazetari eta aktibista amerikarra izan zen, emakumeen eskubideen alde borrokatu zuena.

Hirugarren planoan Mar agertzen da, bera izateko borrokan ari den irakaslea, gizarte sexista batek ezartzen dizkion oztopoak gorabehera.

Olga Carmona ilustratzaileak egindako irudiak ere nabarmenduko nituzke. Bere marrazkiak oso adierazkorrak, deigarriak eta kolore handikoak dira.

Azkenik, ‘Iruleak’ komiki dibulgatzailea, hezitzailea eta oso iradokitzailea dela esango nuke. Guztiz gomendagarria.