Azken garaipena

0

Izenburua: Azken garaipena
Idazlea: Iban Zaldua
Ilustratzailea: Julen Ribas
Argitaletxea: Ikastolen Elkartea
Urtea: 2011

Sigrid Frisch tenienteak komikak maite ditu. Polizia-etxeko bulegoan irakurtzen ditu, ezer egitekorik ez dagoenean. Baina gutxitan izaten du irakurketa lasai amaitzeko aukerarik. Bigarren Mundu Gerra Alemaniak nola irabazi zuen kontatzen duen komiki klasikoa irakurtzen ari dela jaso du abisua: haur batzuek hildako bat topatu dute ubide handian. Lekura heldu orduko kasuarekin arazoak izango dituela ohartu da. Gorpuaren alboan, poliziaz gain, SSko Oberstandartenführer bat eta bere soldaduak zokomiran ari dira. Zer ari ote dira han? Ito bat besterik ez da.
Gorpuak ez du identifikaziorik, eta, eskuan gogor helduta, paper zait bat du. Eta are harrigarriagoa: sabelean zilborra du! Erabat ezinezkoa ernalketa artifiziala legez duen 2052ko Germanian, Garaipenaren CVII. urtean. Ez, ez da kasu erraza izango.
Zientzia-fikzioa, historia-fikzioa eta polizia-intriga zirraragarria kontakizun berean bilduta.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments